PSEk alokatzeko etxeak proposatu ditu gazteentzat

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Gazteak emantzipatu ahal izateko, 500 etxe eraikitzea proposatu du Maider Etxebarria PSEren Gasteizko alkategaiak. 250 eta 300 euro arteko errenta izango lukete, eta bost urteko epean erabiltzeko aukera. «Gasteiztarren emantzipaziorako adina Europako batez bestekoa baino hamar urte handiagoa da», azaldu du hautagaiak. Egoera horri erantzuteko eraikiko lituzke alokatzeko etxebizitzak.

Eusko Jaurlaritzak daukan etxebizitza politikarekin neurria «osagarria» dela nabarmendu du Etxebarriak: «Ohikoa da Europan gazteak horrelako tipologia daukaten etxeetara joatea».

Etxeberriak nabarmendu du etxebizitza izateko eskubidea ezin dela soilik merkatuen esku utzi, eta erakundeek bermatu egin behar dutela aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.