Doinu sendoak Luhuson

Berri Txarrak eta Willis Drummond taldeek joko dute gaur Lapurdiko herri horretako plazan

Willis Drummondek iaz argitaratu zuen azken diskoa. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Rock sendoa entzuteko aukera izango dute gaur Luhusoko plazan, Berri Txarrak eta Willis Drummond taldeei esker.

Baionatik mundura dabil Willis Drummond 2007. urtetik. An anthology lana argitaratu zuten orduan, eta, geroztik, atsedenik hartu gabe aritu dira zuzenean jotzen eta estudioan grabatzen. 2009. urtean, Willis Drummond izenekoa plazaratu zuten, Bidehuts kolektiboaren bitartez. Orduz geroztik, horren barruan aritu dira. Zuzenekoa argitaratu zuten 2010. urtean, eta estudioko Instanteak hurrengo urtean. Azkena 2012ko azaroan zabaldu zuten: A ala B. Hain zuzen, Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenan grabatu zuten, eta Toronton (Kanada) nahastu.

Berri Txarrak gehiago ibili dira azken urteotan atzerrian Euskal Herrian baino. Ekainean, Sick Of it All taldearekin aritu ziren, Parisen, eta, horren aurretik, Hellfest jaialdian, Bad Religion eta Buzzcocksekin, besteak beste.

Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra) sortu zuen taldea, 1994an, Lekunberrin (Nafarroa). Dagoeneko zazpi disko eta dokumental bat argitaratu dituzte. Azkena, Harian, 2011. urtean plazaratu zuten. Oso kritika onak jaso ditu lanak. Geroztik ez direla gelditu esan du Urbizuk, baina bestekantarik ez dutela idatzi gaineratu.

MUSIKA

Noiz. Arratsean (antolatzaileek ez dute ordua zehaztu).

Non. Luhusoko(Lapurdi) plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.