Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Antzerki ez hain arina

Agus Perez -

2019ko maiatzak 2

Antzerki Arina zikloa

Antzezlanak: Zom-2, Amatxik dixit, Anulados, Que siempre estemos todos y un cocodrilo en el techo. Lekua: Bilboko Pabilioi 6. Egunak: Apirilak 27 eta 28.

Zazpigarren urtez antolatu du Bilboko Pabilioi 6k Antzerki Arina izeneko zikloa. Hasieratik darabilten formula erakargarriarekin, ikusleek ibilbide bati jarraitzen diote hogei bat laguneko taldeetan, eta geldialdi bakoitzean obra labur baten lekuko dira, hurbiltasun handiz eta kokapen berezietan. Aurten lau pieza ikusi ditut, bi euskaraz eta beste biak erdaraz.

Anodino Teatroaren Zom-2-k site specific bezala funtzionatzen du, inguruko lantegi abandonatu haietariko batean gertatzen delako, bertako eskailera, zutabe, horma eta ateari nolabaiteko etekina ateraz. Ez nik espero nukeen bezainbesteko etekina, baina tira! Mikel Fernandinoren argumentuan diru gose den enpresari putre batek (Patrizia Urrutia) leherketa kontrolatu bidez eraitsiko duten eraikina bisitatzen du teknikari baten laguntzaz (Aitor Fernandino), ikusleok bertan gaudela. Denok espero bezala —baina espero ez dugun eran— aurkituko du merezi duen patua, eta bitartean dialogo ironikoez eta bi antzezleen bizitasunaz gozatu dugu, sano gozatu ere.

Zalantzarik gabe eta ikusle askoren iritziz, aurtengo sari nagusia merezi du Amatxik dixit lanak. Testua eta zuzendaritza Saioa Iribarrenenak dira, eta bera izan zen, Ander Basalduarekin batera, ziklo berean Beltxarga beltza nabarmengarri hura duela lau urte eskaini ziguna. Oraingo honetan, egilearen amamak (Nerea Ariznabarreta) Espainiako Gerra Zibilean eta gerraostean bizi zituen izugarrikeriak eta bere senargai anarkistaren (Ander Basaldua) erbestea azaldu dizkigute, Gaizka Chamizoren pertsonaiaren kontrapuntu bizigarriaren laguntzaz. Esan bezala, lan honek ikusleen harridura piztu du, eta emaitza horretan eragin zuzena eduki dute eremu eszenikoaren disposizioak, jantzi egokiek, musikaren erabilerak —ahotsak, gitarra eta txirula—, erritmo sostengatuak, soinu-efektu politek, euskara txukunaren jariotasunak eta, zelan ez, hiru antzezleen entrega eta dohain ukaezinek. Espero dugu lan hau edo haren balizko luzapena beste leku askotan ikusi ahal izatea.

Larunbateko ibilbidea amaitzeko, Anulados ikusi genuen. Teresa Caloren zuzendaritzapean sortu den lan honek genero-biolentziaren disekzio ia klinikoa egiten du, atzekoz aurrera doan ekintza eszenikoaren bidez. Iñigo Dierez da testuaren egilea eta berak egiten du bikoteko gizonarena, Andrea Covadongarekin batera emakumearen rolean. Esan bezala, testu eredugarria da, eta bien antzezpen bikainek sinesgarritasun osoa ematen diote matxismoaren izurritearen salaketari.

Igandean ikusi nuen lan bakarrak —Que siempre estemos todos y un cocodrilo en el techo— Gabon zaharrean formulatzen ei diren desio etiliko haietariko bati egiten dio aipu. Eszenako lau neskak —Getari Etxegarai, Olatz Ganboa, Nagore Gonzalez eta Ane Pikaza— pastel gamako tonuetako arropekin azaldu ziren, eta Maria Goirizelaiaren testua bide beretik ibili zen —leun, samur, atsegin...— lauren ama eta amamen borroka pertsonalak bihotzetik gogoratuz eta diapositiba-proiektore batekin familia-irudiak erakutsiz. Haietariko baten amama ikusleen artean zegoen, eta denok eskertu genion emakume aitzindari haiek egindako bidea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Eguzki Art Zinema

'Ombuaren itzala' filmerako castinga egingo dute apirilaren 1ean

Julen Otaegi Leonet

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatuko du Patxi Bisquerten Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak. Zizurkilen egingo dute aktoreen hautaproba. Maiatzean ekingo diote grabazioari; Euskal Herrian eta Argentinan grabatuko dute.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Inoiz ez dut amildegian jauzi egiteko gogorik izan»

Itziar Ugarte Irizar

Urte luzez eta egunero-egunero, estudioari emana aritu da Herrero. Eskultura, grabatua eta pintura landu ditu, eta paper gainean margotutako zenbait lanekin osatu du Donostiako Artekon ireki duen erakusketa.
Bere nobelak Irlandako landa eremuan girotu izan ditu, sarritan, Donal Ryan idazleak. ©ANTHONY WOODS

Sekretuak eta gezurrak

Mikel Lizarralde

Herri txiki batean dago girotua, 1970eko hamarkadan, 'Strange Flowers', Donal Ryanen bosgarren nobela. 2020ko eleberri onenaren saria jaso zuen Irlandan.

Rio de Janeiron jaio zen Arthur Verocai musikari, konpositore eta ekoizlea, 1946an. ©BERRIA

Verocai, bossaren eta soularen gailurra

Julen Azpitarte

Duela 50 urte kaleratu zuen Arthur Verocai brasildarrak izen bereko diskoa. Haren herrialdean porrota izan zena kultuzko lantzat hartu zuten gero kanpoan. Musikatik urrundu ostean, lehen lerroan dabil berriz egilea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.