Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan

Gaur jokatzekoa zen Granada-Athletic lehia larunbatera atzeratu dute, eta astelehenean jokatzekoa zen Alaves-Betis igandera aurreratu

Granada eta Athleticen arteko partida, aurreko sasoian. MIGUEL ANGEL MOLINA / EFE.
Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Liga ez da gaur hasiko, bihar baizik. Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak ebatzi du ez dela ligako partidarik jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Horren ondorioz, gaur ez da jokatuko Granadaren eta Athleticen arteko lehia. 21:00etan zen jokatzekoa, Los Carmenes estadioan, baina egun bat geroago jokatuko da: bihar 18:30ean, hain zuzen ere. Hala, neurketa hori ez da izango denboraldiko lehenbizikoa, baizik eta Eibarrek eta Celtak egun berean jokatuko dutena, 16:00etan. Alavesen eta Betisen artekoa, berriz, egun bat aurreratu dute: astelehenean 21:00etan zen jokatzekoa, Mendizorrotzan, eta igandean jokatuko da azkenean, 14:00etan.

Osasunaren eta Realaren partiden datek eta ordutegiek, ordea, bere horretan jarraituko dute: gorritxoak bihar 21:00etan ariko dira Cadizen (Espainia), eta txuri-urdinak, igandean, 16:00etan, Valladoliden (Espainia).

Ezusterik ezean, bigarren jardunaldiko datak eta ordutegiak ere aldatu egingo ditu lehiaketa epaileak. Osasuna datorren ostiralean 21:00etan da jokatzekoa Getafen (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.