Analisia

Krisiaren gainetik, Musika (I)

2013ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Murrizketek ezin izan dute isilarazi Bilbon urtero egiten den Musika klasikoaren jaialdia, merkea eta kalitatezkoa. 29.000 pertsona baino gehiago igaro dira hiru egunetan Euskalduna Jauregitik, 600 musikariren eskutik eman diren 70 kontzertu baino gehiago entzuteko. Egia da, aurten joan den urtearekiko %11 jaitsi dela sarrera kopurua, baina kontuan harturik beste leku batzuetan jaitsiera hori % 25eraino heltzen ari dela, pozik agertu dira Bilboko Udaleko antolatzaileak, hots, III Milenium Fundaziokoak. 40 kontzertuetan gelak bete-beteta egon dira eta nabaritu egin dira Euskal Herritik kanpo etorri diren musikazaleak. Argi dago Bilboko topaketa masiboa finkatu egin dela Penintsulan, arte mailan, zein jendetza erakartzeko gaitasunean. Baina arrakastaren atzetik behin eta berriz aipatu dugu antolakuntzak dandarrez daraman gaitz endemikoa, publikoak behin eta berriz kritikatzen duena: Euskaldunara sartzeko ilara luzeak. Eta horrela izango daate bakarra zabalik eta bi pertsona soilik azaltzen diren bitartean sarrera kontrolatzeko, jende gehien biltzen den unean. Aurton, Euskaldunak egin duen zabalkundeari esker, zer edo zer arindu da beheko sarrera zabaldu delako. Eta horrek gainera, balio izan du gazteen Kontserbatoriokoek euren musika jotzeko eremu zabala lortzeko; zorionez, aurreko urteetan jasan zuten espazio murritza eta jendearen pasabide izatea justiziaz gainditzeko.

Arratsaldeko zazpietan, ostiralean, hasi zen bost gela desberdinetan batera, Elkar begira lemapean, jaialdi amaibakoa. Jainkoak, oraindik, ez gaitu ubikuotasunaren dohainarekin saritu eta, ondorioz, kontzertu jakinen tokia eta ordua aukeratu behar izan genituen. Guk Manuel de Fallaren Fantasía bética eta El retablo de Maese Pedro aukeratu genituen. Bigarren lana txotxongiloak eszenaratzeko egindako musika bitxia da, konpositorearen estilo askoren ontzia. Jean-François Heisser-ek pianista moduan ez zuen arazorik izan lehenengoari eusteko etaganbarako Orchestre Poitou-Charentes-enaurrean eder islatu zuen Fallaren musika konplexua. Bambalina Titelles txotxongiloak politak eta samurrak dira eta umeen gainetik dir-dir egin zuten entzuleek. Berriz, bestelako lana da Auditorium-ean entzun genuen Gabriel Faure-ren Requiema. Kontsolamenduaren eta Paradisuaren artean kulunkatzen den musika ederra Michel Corboz-ek maisutasunez zuzendu zuen, Sinfonia Varsovia ganbara musikaren aurrean. Horretan, Lausanako Ensemble Vocal gustatu zitzaigun, zuzentasunagatik, ia emoziorik gabe abestuz. Organoak, aldiz, arazo txiki bat edo beste izan zuen bolumenaren pedalarekin, batzuetan estali egiten zituelako orkestra eta abesbatza. Entzuleentzat gozamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.