SINOPSIA

Everest

Berria -

2015eko irailak 23
Zuzendaria: Baltasar Kormakur. Aktoreak: Jason Clarke, Josh Brolin, Jake Gyllenhaal, Elizabeth Debicki, Keira Knightley, Sam Worthington, Robin Wright, Emily Watson, John Hawkes, Clive Standen. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Abentura eta drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015.

Munduko gailurrera, Everestera, igotzeko ahaleginetan egindako espedizio batean oinarritutako filma da Everest. Inoiz izan den elur ekaitzik handienari aurre egin behar izan zioten bi mendizaleren istorioa kontatzen du filmak. Ekaitzari eta bidean topatuko dituzten eta gainditzeko ezinezkoak diruditen oztopo guztiei aurre egiteko, adore handia erakutsi beharko dute bi mendizaleek. Gizakiaren eta naturaren arteko lehia aurkeztu du Baltasar Kormakur zuzendariak abentura eta dramaz beteriko film honetan.

Filmeko hainbat eszena Nepalen, Everest mendiaren magalean bertan, filmatu zituzten, zero azpitik hainbat gradura. Gainerako irudiak Italiako Alpeetan eta Erresuma Batuko eta Erromako estudioetan filmatu zituzten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna