Bertol Arrieta.
Brasilgo Munduko Kopa. 'O TEMPLO DO FUTEBOL'

Bruxo Marcelo

2014ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Atzoko festa ez ahazteko modukoa izango zen, baina ez naiz ezerekin gogoratzen. Ez dakit nola arraio iritsi nintzen ostatura. Eguerdiko ordu batean esnatu naiz komun-zuloan burua sartuta eta goitik behera biluzik. Ez nintzen gai platano bat zuritzeko ere. Galtza motz bat eta kamiseta tiradun bat jantzi, eta beheko irlandarrera jaitsi naiz, lixazko eztarria leuntzera. Han zeuden ordurako eskoziarrak (auskalo noiz —inoiz— erretiratu ote diren). Guinnes bat eskatu didate, barre zabala ahoan: «Ostirala duk, motel! Festarako egunik onena Lapan!». Akabatu nahi naute.

Rioko iparraldean, Alzira Brandao kaleak Conde Borfimekin izkina egiten duen horretan ikusi genuen atzoko partida, 24 metro koadroko pantaila erraldoi batean, baina benetako festa pantailaren aurrean zegoen: kaleak eta hogei mila pertsona verdeamareloz jantzita, kezkatuta 0-1ekoarekin, urduri gero, esperantzaz beranduxeago, eta pozez zoratzen eta dantzan azkenean, 3-1ekoaren ondoren. Garagardoa, caipirinha, cachaça, tekila, rona! Sannnnba!

Taberna irlandarreko pixa-usaina eraman ezinik, haize fresko bila atera naiz kalera, eskoziarren barreen artean. Zalantzan jartzen hasia nago nirekin barre egin nahi duten edo nire kontura. Lapa auzoan nora ezean nenbilen, ohartu naizenean: artikulua! Hiru ordu laurden ordu bietarako (Euskal Herrian zazpiak) eta ez dut karaktere bat idatzia! Orduantxe, sorgin antzeko bat ikusi dut kale kantoian, bizar luze zuria, zetazkoa dirudien tunika more deigarria, lepotik zintzilik gurutze urre kolorekoa eta taroteko kartak eskuan. Salbu naiz! Erregeak abdikatu egin du, gora Bruxo Marcelo!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.