Donostia konformistarik ez du nahi PPk

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako egungo udal dinamika deitoratu du Borja Senper PPko alkategaiak, «konformismoan» dagoela iruditzen baitzaio. «XXI. mendeko gizartearen erronkei erantzuteko oso motel» ikusten du EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuaren jarduera. «Irtenbide berritzaileak behar dira, eta azkar. Gure hiriak aitzindari izateko zumeak dauzka».

Bere hautagaitzak Donostiaren aldeko «erabateko apustua» egin duela azaldu du Senperrek, etaez duela «beste hiriburu eta alderdietako zuzendaritza batzuen baimenik behar etorkizunera begiratzeko». PPko alkategaiak uste du Donostia «EAJren estrategiaren zerbitzura» geratuko litzatekeela EAJk erraz irabaziko balitu igandeko udal hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.