Ricardo Feliu

2015eko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
(Sabadell, Herrialde Katalanak, 1972)

«Eserleku batengatik edo birengatik erabakiko da eredu aldaketa», esan zuen Ricardo Feliu soziologoak Nafarroako Hitza-n, maiatzeko bozak baino egun batzuk lehenago. Bete-betean asmatu zuen. Katalunian jaioa da, eta gazte etorri zen Iruñera bizitzera. Nafarroako Unibertsitate Publikoan soziologia doktore egin zen. Nafarroako eliteen botere banaketari buruzko tesia aurkeztu, eta cum laude onartu zioten. Haren ikerketaren arabera, Nafarroako elitea 90 pertsonak osatzen dute, eta gehienak gizonezkoak dira. Irakasle da NUPen eta UNEDen, Gasteizen. Unibertsitatearen ikuspegi kritikoa du, eta azpimarratu du gaur egun erakunde hori ez dela betetzen ari gizartearekin duen funtzioa. Hainbat enpresarentzat, administrazioarentzat —Nafarroako Gobernuarentzat eta Iruñerriko Mankomunitatearentzat, tartean— eta hedabideentzat egin du lan. Kontsumitzailearen soziologian aditua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.