Iñaki Goirizelaia Ordorika

2015eko uztailaren 26a
00:00
Entzun
(Bilbo, 1958)

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da 2009ko urtarrilaren 9tik. Ibilbide luzea egina zeukan ordurako mundu akademikoan. Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. Euskaraz idatzi zuen doktore tesia, 1987ko maiatzean: Arkitektura berria eta algoritmoa ikuspegi artifizialaren bidez partzialki ikus daitezkeen piezak ezagutzeko. EHUko ikerlari eta irakasle, Bizkaiko campuseko errektoreorde izana da, besteak beste. Ingenieritza Telematikoan katedraduna. Dantzaria ere bai. Bost urte zituela igo zen lehenengoz oholtzara, Bilboko Arriaga antzokian, Victor Olaetaren taldearekin; 16 urterekin jaso zituen ballet klasikoko lehen lezioak. Diziplinatua da,eta horri esker uztartu ahal izan zituen gaztetan dantza saioak ingeniaritza ikasketekin.

Biriketako minbizia diagnostikatu zioten 35 urterekin. Onik atera zen. Bularreko angina batek jo zuen duela bi urte. Dantzan segitzen du. Baita nahiko ez lukeen oholtzetan ere. Eusko Legebiltzarrean zen ekainaren 24an, esaterako, ETAko presoei EHUk mesede tratua ematen diela dioten alderdiei erantzunez. Mungiako Amilotz dantza taldeko zuzendari eta koreografoa da.Familiazalea. Bi seme-alabaren aita. Aitona izan berri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.