Esther Ferrer

2015eko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
(Donostia, 1937)

1960ko hamarkadaren hasieran Jose Antonio Sistiaga artistarekin batera jarduera asko egiten zituela-eta, Amable Arias, Jorge Oteiza eta beste hainbat sortzaile ezagutu zituen. Baita Juan Hidalgo eta Walter Marchetti Zaj talde abangoardistakoak ere, 1966an. Taldekide bihurtu, eta, 1996 bitartean, John Cage musikaren teorialariaren irakaspenetatik edaten zuten hamaika emanaldi egin zituzten hirurek. Bakarkako bidea ere landu du, performanceak ahalik eta elementu gutxienekin eginez: mailu batekin, aza batekin, aulki batekin... Mundu osoan lan egindakoa da, eta badira 40 urte Parisen bizi dela. Veneziako Arte Biurtekoan parte hartutakoa da (1999), Gure Artea (2012), Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala (2008) eta Velazquez saria (2014) irabazitakoa — «ez dut ezer egin irabazteko, ez dakit zergatik eman didaten»—; zaila iruditzen zaio sormena pentsamendu anarkistatik kanpo ulertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.