«Benetako berdintasuna» du helburu PPk

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Juan Carlos Cano PPren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak esan du «berdintasunaren erronka benetako berdintasuna» lortzea dela: «Emakumezkoek gehiago erakutsi behar ez izatea, diru gutxiago ez irabaztea, nahi duten tokira eta nahi dutenekin joatea, eta familiaz gozatzea, kontziliazioa lortuta». Kanpainako ekitaldi bat egin du andre batzuekin. Donostian. «Ez dugu zorakeriarik eskatzen: emakumeek aukera berak izatea».

Canok jakinarazi du orain dela pare bat urte Gipuzkoako emakume enpresariak nabarmentzeko ziurtagiri bat sortzea proposatu zuela, baina EAJk, onartu egin zuen arren, ez duela egitasmoa martxan jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.