Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. BOZGORA

Mendigoizaleak

Iker Iraola Arretxe - EHUko irakaslea eta soziologoa

2020ko uztailak 8

Elementu garrantzitsua da mendia euskal iruditerian. Zehatzago, abertzaletasuna ere mendiari oso loturik egon izan da, XX. mendeko hastapenetan lehen mendigoizale abertzaleek euren jardunari ekin ziotenetik. 1920ko hamarkadan, aurretik herrialdeka antolatuta zeuden taldeak batu ziren, eta Euzko Mendigoxale Batza sortu zen, Eli Gallastegi Gudari-ren gidaritzapean. Talde horien inguruan garai hartako ildo independentista garatu zen, ondoren Jagi-Jagiren inguruan jarraitu zuena, euskal nazionalismoa zatitua zegoen garai batean. 1936ko gerran borrokatu zuten mendigoizale horien ildoa etenda gelditu zen, oro har. Historialari batzuen aburuz, ikuspegi honek ezkerreko abertzaletasunarekin izan zuen jarraipena.

Antza, mendiak elementu nabarmena izaten jarraitzen du. Aurreko astean, EAJk «Nos vamos a echar al monte» — «mendialdera goaz», euskaraz— gaztelaniazko leloa zabaldu zuen sare sozialetan. Esamolde horrek gaztelaniaz duen zentzu bikoitza baliatu zuten jeltzaleek, esaldi horrekin, mendira joateko deia egiteaz gain, borrokara edota muturreko posizioetara ere deitzen baita.

Kanpaina sareetan hedatu arren, Andoni Ortuzar EBBko buruak aurretik argitu zuen mendia ardatz izango zuen ekitaldi batzuez ari zirela jeltzaleak. Inork ez zuen kontrakorik espero, kanpaina honetan —eta kanpainatik at ere— ordenan eta moderazioan kokaturik baitaude jelkideak. Areago, kanpainan bi aldeetara begira ari da EAJ, abertzaletasunari eta aurretik Alderdi Popularrari botoa eman dioten sektoreei. Nago bigarrena nabarmenago egiten ari dela aste hauetan, mendirako deia ere egin arren.

Soziologia politikoan catch all-party edo alderdi orohartzaile deitzen zaie ideologia desberdinetako hautesleak erakarri nahi dituzten alderdiei. Jarrera horretan graduak daude; izan ere, gaur egun alderdi gehienek modu horretara jokatu nahi dute hauteskunde kanpainetan. Definizio ideologikoa azpimarratu baino gehiago, lelo orokor batzuen inguruan hautesleak bildu nahi dira. Baina alderdi orohartzaileek ezaugarri hori areagotzen dute, eta euren definizio ideologikoa lausotzen edo ezkutatzen dute. Ez genuke hegemoniarekin nahasi behar, azken horren norabidea aurkakoa baita: jendartean aldaketa kulturala eragin, ondoren egoera berri hori erakundeetan gauzatu ahal izateko.

Azkenean, igandean ekitaldi jendetsuak egin zituen EAJk, mendi tontor batzuetan. Ezohiko kanpaina honetan, paradoxikoki, ekitaldien formatua ohikoa izaten ari da oso, eta hedabideen arreta jasotzeko balio izan dute mendi igoera horiek. Edukiaren aldetik, ez zen mendigoizaleen eraginik antzeman, Iñigo Urkulluk argi baitu orohartzailea izaten jarraitzeko gai batzuk ezin direla eztabaidaren muinean egon.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antton Troitiño, 2018an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©EFE

Kimioterapia hartzeari utzi dio Antton Troitiñok

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Etxerat-ek jakinarazi duenez, tratamendua ez da «bideragarria» espetxeko baldintzekin, eta abokatuari jakinarazi dio ez duela gehiago hartuko aske uzten duten arte. Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako euskal presoa baldintzapean aske uzteko agindu zuen atzo, baina preso segitzen du.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia, 2003an. ©B. R. / EFE

Espetxeetako ateen hurrengo sarraila

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gradu aldaketak emanez gero, luze gabe kalean behar lukete 68 bat presok. Gainerakoek zailagoa daukate bidea, ordea; bereziki 7/2003 legearekin zigortuek. Presoen eskubideen aldeko mugimenduek legea indargabetu dezatela nahi dute.

Maria Tixbite, legebiltzarrean ©Jagoba Manterola / Foku

Aierdik «Gorenaren berariazko notifikazio bat» jasotzen duenean utziko du kargua, Txibiteren esanetan

Berria

«Egun batzuetako kontua da», Txibiteren esanetan, Gorenaren komunikazio hori jasotzea. Eta Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilariak idatziz jakinarazi zuen moduan, kargua utziko du orduan.

Erkoreka, batzordekideekin bilduta, gaur. ©Irekia

Ertzaintzaren kontrol batzordea eratu dute

Edu Lartzanguren

Abokatu batek, bi kriminologok, epaile batek eta bi poliziak osatuko dute batzordea. Ez ditu iraganeko auziak ikertuko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.