jone arruabarrena
BOZ GORA

Eskubideak, soilik batzuentzat

2023ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Otsailaren hasieran, kanpainaurre betean jakin zen Gasteizko Arana egoitza zaharrean errefuxiatuentzako harrera zentroa egiteko proiektuaren lizitazioa onartu zuela Espainiako Gobernuak. Instituzioetan eztabaida hasi zen berehala: euskal harrera eredua vs espainiar eredua.

2022an, 1.044 pertsonak eskatu zuten asiloa Gasteizen, baina, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen ustez, hiriak «ez du behar» horrelako zentro bat. Beatriz Artolazabal EAJko alkatetzarako hautagaiak, ordea, horrelako «makrozentro batek» eragin lezakeen «ghetifikazioaz» ohartarazi zuen, eta horren aurrean «arreta indibidualizatuan» oinarritutako zentro baten alde egin zuen. Izan ere, 350 pertsonarentzako lekua izango du zentroak. Euskal Herrian, ordea, badira jada edukiera handiko harrera zentroak—Eusko Jaurlaritzak Irunen zabaldutako aterpetxeak 250 pertsonari aterpe emateko ahalmena dauka, esaterako—.

Hala ere, lasaitasun mezu bat helarazi zuen Espainiak. «Ez gara etorkin arruntez ari, nazioarteko errefuxiatuez baizik; alegia, siriarrez, ukrainarrez edo afganiarrez», adierazi zuen Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Hau da: gerren edo bestelako gatazken ondorioz ihesi datozenak izango dira ongi etorriak. Mendebaldeko kapitalak egindako ustiaketaren ondorioz miseriara kondenatutakoak, ordea, ez.

«Bertan dagoen errefuxiatu bat unibertsitateko katedradun bat izan daiteke», zioen kazetari batek irratian, Aranako eraikinari buruz. Eskubideak irizpide jakin batzuen arabera banatu beharko balira bezala, edo zentro batek soilik bermatuko balitu lez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.