Albistea entzun

KURSAALEKO ZUBITIK

Atea itxi eta zubia(k) zabaldu

Urtzi Urkizu -

2021eko irailak 26

Maureen Tucker The Velvet Underground taldeko bateria jotzailearen ahots eztia: «Atea ixten baduzu, gauak betirako iraun dezake/ utzi kanpoan eguzkiaren distira...». After hours abesti zoragarria Viktoria Eugenia antzokian entzutea, Todd Haynesen dokumentalean... Hori da hori lan puska. Atea ixteko ordua heldu zaio 2021eko Zinemaldiari.

Zubiak, berriz, zabaltzeko modua egon daitezke, akaso. Iñaki Uriarte arkitektoak, esate baterako, proposatu du Kursaaleko zubiaren zabalera handitzea: orain dituen hogei metroetatik 31 metrotaraino. Ohartarazi baitu inguruan dauden beste espaloi batzuetan toki gehiago dagoela oinezkoentzat zubi estuan baino.

Albiste pozgarri batekin egin dut topo jaialdiaren bukaeran: Zinema zubiak izeneko proiektua aurkeztu dute IBAIAk (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekoizleak batzen dituen elkartea), Nafarroako ekoizleen Napar elkarteak eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako sektoreko lagunak elkartzen dituen Zukugailua taldeak, Euskal Eurohiriaren babesarekin. Josu Martinezek honako txioa idatzi du: «Euskal zinema Euskal Herrian egindako zinema baldin bada, hori da euskal zinema».

Martinezek eta Samara Veltek zuzendutako Paperezko hegoak dokumentala eman dute Zinemira sailean. Eta izan dira euskal gatazkarekin lotutako lan gehiago jaialdian: Maixabel —euskal ekoizpen onenaren Irizar saria eman diote— ikus daiteke egunotan aretoetan, baina ez legoke gaizki Maixabel ikusten duen orok saiakera egitea Bolante baten historia ikusteko. Testuingurua modu mamitsuan emanda, Joxe Migel Etxeberria Naparra-ren istorioa ezagutu beharrekoa baita: ezin da ahanzturan gelditu.

«Amnistia osoa! Presoak kalera!», entzuten da pare bat aldiz Érase una vez en Euskadi filmean, Manu Gomezen opera prima-n. RTVEren gala batean estreinatu dute, eta 1985. urtean dago girotua. Orduko garaia 12 urteko mutiko batzuen begietatik kontatzen du lanak. Filmean entzuten da La Polla Recordsen Txus kanta mitikoa. Doinu hori ez da falta, noski, Javier Corcueraren No somos nada dokumentalean. La Pollaren kontzertu jendetsuen irudiak ikusgarriak dira. Hala dira, baita ere, Pandemic Tour 2020 Belako Hernan Zinen dokumentalean ageri diren kontzertuak, auto zinemetan Belakok iaz emandakoak —Bele beltzak kanta jo zuten Euskal Zinemaren Galan—. Belakoren kanta bat izan du sintonia 25. fotograma podcastak. Eta beste bat Monday da: bihar, astelehena, ez noa Viktoria Eugeniara. Ea zubiak zabalagoak diren 2022an.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zeinen Ederra Izango Den jaialdia, iaz, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO /FOKU

Ederra izango da beste behin

Miren Mujika Telleria

Milaka lagun batuko dira gaur Zeinen Ederra Izango Den festan, Barakaldoko BEC erakustazokan

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Gizartea interpelatu zuen artea

Aitor Biain

1950. eta 2000. urteen artean euskal arte garaikideak eginiko bidea errepasatu du Gasteizko Artium museoak. Bildumako lanekin osatu dute erakusketa, narratiba berriak sortuz. Ez du amaiera datarik
Edurne Azkarate aktoreak jokatu du Iratiren rola izen bereko filmean. Irudian, filmeko fotograma bat. ©IRATI FILMA

'Irati' filmak 105.000 ikusle izan ditu Euskal Herrian bost astetan

Ainhoa Sarasola

Otsailaren 24tik, beste 37.500 lagunek ikusi dute filma Euskal Herritik kanpo. Estreinaldiko asteburuan euskarazko lan batek inoiz izaniko daturik onenak bildu ditu Paul Urkijoren filmak
Lumi taldeak jaialdirako propio egin duen ikuskizuna emango du. ©BOB EDME

Nokodek bideo sormen eta musika festaldia egingo dute bihar Hendaian

Naroa Torralba Rodriguez

Nokodek izeneko irudiaren eta soinuaren esperimentaziorako jaialdia egingo dute bihar Hendaian. Inteligentzia artifiziala izango dute ardatz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...