Albistea entzun

Kritika. Musika

'Haize-orratzaren' kulunkan

Jesus Mari Begoña -

2013ko abenduak 1

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 5. kontzertua

Egitaraua: Gerenabarrenaren, Brahms eta Berioren, eta Sibeliusen lanak.

Bakarlaria: Carlos Garcia

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia.

Eguna: azaroak 29.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Zuriñe Fernandez Gerenabarrenaren Haizorratz obraren erabateko estreinaldia eskaini zigun, Enrique Diemecker zuzendari egokiaren zorioneko joaldian. Egitarauan adierazi bezala: «Gerenabarrenak haize-orratz baten irudia hartzen du oinarritzat,eta obra abiadura eta indar desberdineko erauntsietan mugitzen da», eta lana berriro definitzen da, «espazioan egiten duen ibilbidean», eta «bere partikulek egiten duten mugimendua adieraziz», inertziak aldatuz, haize-boladen eraginez. Lanak, ordea, ez du deskribapenik egiten, egoera horren inpresioa eman baizik, baina abangoardiako lengoaiarekin. Eta Musikeneko irakasleak lortzen duen emaitza lerdena da espazioaren esplorazioari eta soinuaren denborei dagokienez, gure ustez, lan erakargarria eta polita lortuz.

Kontzertuaren hurrengo protagonista, klarinetearekin, Carlos Garcia BOSeko bakarlaria izan da. Izan ere, Bramsh-en 1. Sonata klarinete eta pianorako ez da lan birtuosoa, barnekoia baizik, eta musika ikasgai dirudien arren, klarineteak dituen aukera guztiak garatzeko asmatua izan zen. Uste dugu, gure bakarlariak eder bete zuela instrumentuak exijitzen dituen maila guztiak, hasi garbitasunez jotzetik, fraseatze bikaina egin arte.

Jan Sibeliusen 1.sinfonia orkestra eta zuzendaria luzitzeko eginda daude. Eta biek ala biek horrela egin zuten. Enrique Diemeckerren zuzendaritza guztiz keinularia da bere musika jardueran eta publikoari toreroaren plantak erakutsi zizkion. Baina, eskarmentu handiko musikaria da eta modu distiratsuan islatu zuen Sibeliusen sinfonia oldartsua, klimaren aldaketa eta ebakidura asko dituena. Hasierako mugimenduaren azkenean biolinek egindako pizzicato barreiatuak isolatuak ziren orokorreko ontasunaren barnean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...