Beñat Oihartzabal. Euskaltzaina

2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun

1

«Sekulako aitzinamendua izan da. Urte gutirik barne egina gainera. Alde batetik, teknikoki prozesu hori bideratu duten jendeen zuhurtziari esker, eta bestetik euskalgintzako partaide gehienen prestutasunari eta borondate onari esker. Orok, erakunde publikoek ere bai, Euskaltzaindiak egin hautuak, gustukoak izan edo ez, errespetatu baitituzte. Ondorioa ororen bistan da: euskara batua bada, hizkuntza estandarrei dagozkien oinarrizko gauza guzietan egoki».

2

«Izigarri konplexua da euskararen soziologia gaur egun. Sokaren mutur batean, euskara sendo den lekuak ditugu. Haietan, nik uste, gauzek beren lekua piskanaka hartzen ari duten. Euskara batuak badu bere lekua dagozkion erabilera eremuetan, tokiko mintzamoldeak, berriz, besteetan. Erronka, leku horietan, egoera hori molde malguan eta egokian atxikitzea izanen da. Sokaren beste muturrean, euskara aspaldi galdu zen lekuak ditugu. Gasteiz, adibidez.Hor euskara batuak eremu guzia estaltzen du. Horko euskaldunek batua ezinbestekoa dute, dituen muga guziekin. Erronka errorik gabeko euskara horrek denborarekin erroak egitea izanen da. Sokaren erdialde zabalean, azkenik, tokiko euskara orain arte bizirik egon den, baina azken hamarkadetan ahuldu den lekuak ditugu. Iparraldea, adibidez. Euskara batua eta tokiko mintzamoldeak osoki elkarri lotuak dira geroari buruz. Euskara batuak ez du erronka berezirik, euskara bera da jokoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.