Txaro Arteaga. (Donostia, 1944)
19 urte zituela hasi zen Donostiako Herri Irratian, eta «jende oso interesgarriarekin gauza asko pasatu zen gizarte bati» neurria hartzeko era izan zuen mikrofonoen aurrean. Une zailak izan zituen; adibidez, «non abortatu zitekeen galdezka» irratira hots egiten zioten andreen deiak jasotzen zituenean. Feminismoa kazetari lanetan ezagutu zuela kontatzen du, baina aurretik ereinda zegoela hazia, etxean jasotakotik: «Hitza ez neukan, baina joera...». 1988an Emakunde sortu zutenean bertako zuzendari izendatu zuten, eta 2005 arte jardun zuen. Feminismoaren erakundetze horretan egindako lana aintzat hartzekoa dela uste du, baina behin baino gehiagotan kezka adierazi du «epeldu» egin delako gaur egun hainbat hitzen zentzua, hutsaldu, eta desitxura daitezkeelako hainbat mezu. «Emakume gazteengan» du orain esperantza: haiek egingo duten bidean.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.