ANEKDOTA

'Sarri Sarri'-rekin erotuta Txilen

2015eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
«Momentu txarrak egoten dira kontzertuetan batzuetan, bai. Gogoratzen dut Ferminekin [Muguruza] Santiagon jo genuela, Txilen. Sarri Sarri zen azken abestia, eta jendea zoratuta. Oholtzara gerturatzeko eskatu zien zaleei, eta jendea gainera igotzen hasi zen. Pedalak desordenatu zituzten, hau eta bestea. Ezinezkoa da hainbeste jende kontrolatzea; beraz, bitako bat erabakitzen duzu: edo dena pikutara bidali, edo kontrolatzen saiatu. Gogoratzen dut nire aldean zeudenak behera bidaltzen nituela mekagoendios-ka; eta, bien bitartean, Sarri Sarri [abestiaren gitarra akordeak imitatu ditu], eta kristoren iskanbila [barreak]. Beste noizbait gertatu da denboraz larri iristea, ozta-ozta muntatzea... Bihurritua egin nuen nik batean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.