ANEKDOTA

Ehunka kulot oholtza gainera

2015eko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2Be3 Boys Band taldearen bira segitu zuela duela hamabost bat urte, oraindik konprenitzen ez duen fenomeno bat gertatzen zen zuzeneko haietan: «Hirugarren kanturako, ehun kulot baino gehiago baziren agertoki gainean». Kontzertua bururatu, eta bost teknikari hasten ziren han jatsa pasatzen, kulotak biltzen. «Ikusi dut La Polla kontzertuan, Ramones...». Denetarik ikusia du: taula gainera botila bat botatzen; oro har, jende andana bat trans moduko batean sartzen, baina kulotaren kontu hori, bakarrik 2Be3rekin. «Nola esplikatzen ahal duzu 2Be3 taldearen kontzertu batean neskek horrela botatzea kulotak, bularretakoak... Harrigarria zen... Nola musikak proboka ditzake horrelakoak?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.