ANEKDOTA

Barricadakoekin batera, ihesi

2015eko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Xabier Lozanokez du lan askorik egin musika taldeen emanaldien argiztapenean, baina horretan ari zela egokitu zitzaion bere ibilbide profesional osoko gertaerarik «zoroena». Honela gogoratu du orduko pasadizo bat: «Barricada taldearekin hilabete eta erdiko bira batean lan egin nuen, muntaketako teknikari buru gisa. Barricadako emanaldiek aretoak betetzen zituzten garaian izan zen, 90eko hamarkadaren hasieran. Zaragozako [Espainia] herri batean, euriaren ondorioz, dena busti zitzaigun, eta emanaldia bertan behera utzi behar izan genuen. Handik ia-ia lasterka irten behar izan genuen, ihesi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.