Emakume eta euskaldun, bi aldiz baztertua

Aierbe, 1999. urtean, Arnaldo Otegirekin prentsaurreko batean. BERRIA.
2016ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Oso emakume gutxi zeuden politikaren lehen lerroan Karmele Aierbek HBko mahai nazionaleko kide izateko gonbita onartu zuenean. 1998. urtea zen. «Egia da ezker abertzalean emakumeen aldeko mugimenduak aspalditik datozela. Aizan sortu zenetik. KASen garaian bazen Egizan emakume feministen erakundea. Gero horrek egituretan izan du isla? Isla izan duela, bai; neurrikorik izan duen, agian ez».

Emakume izateagatik baztertua sentitu izan da Aierbe, eta adierazi du antzekotasunik baduela euskaldun izateagatik bizi izan duenarekin. «Beste leku askotan bezala, ni ere batzuetan sentitu izan naiz bigarren mailako pertsona. Hori garbi dago. Hizkuntzarekin bezala, emakume izatearekin ere sentitu izan dut askotan bazterketa. Egia da emakumea eta euskara badirela bi gai oso marjinatuak izan direnak».

Alde horretatik, oso interesgarria deritzo Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek feminismoaren eta euskalgintzaren borrokak lotzeko egin duten lana. «Oso lotura garrantzitsua da. Zapaldua sentitzen zaren momentutik errekonozitzen hasiko zara. Gakoa da ahalduntzea, bai bata eta bai bestea. Izugarrizko ekarpena egin dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.