UKRAINAKO HAUTESKUNDEAK

Justxenkok irabazi du, baina Janukovitxek

Lehen ministro ohiak oposizioko buruaren garaipena salatuko du Auzitegi Gorenean

Erredakzioa
2004ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Ukrainako oposizioko indarren hautagai Viktor Justxenkok irabazi zuen igandean berriz egindako Lehendakaritzarako hauteskundeetako bigarren txanda. Aginteko indarren hautagai eta orain arteko lehen ministro Viktor Janukovitxek, baina, bozketako emaitzak Auzitegi Gorenean salatzeko asmoa azaldu zuen, «irregulartasun sistematikoek» makurtu zutelakoan. Bozak nazioarteko 12.000 behatzaileren zaintzapean egin ziren, eta ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeko arduradunak ziurtatu zuen arauzko baldintzak bete zirela hauteskunde egunean.

Behin-betiko emaitzen arabera, Jushtxenkok botoen %52,22 bereganatu zituen eta Janukovitx, aldiz, bozen %43,99rekin geratu zen. Ukrainako 37,29 milioi hautesleen artean, berriz, parte-hartzea %77,22ra igo zen. Iragan urriaren 31n egin zen lehen txandan eta joan den azaroaren 21ekolehenengo bigarren itzulian gertatu zen bezala, Ukraina mendebaldeko eta erdialdeko eskualdeetangehiengo zabalez bozkatu dute Justxenkoren alde eta ekialde eta hegoaldeko probintzietan, berriz, Janukovitxek du boto gehien bereganatu. «Ukrainako herriaren, Ukrainako nazioaren garaipen bat dela ozen esan nahi dut» aldarrikatu zuen Justxenkok, Kiev hiriburuko Independentziaren plazan bilduak ziren dozenaka mila jarraitzaileren aurrean. «Azken 14 urteotan burujabe ginen, baina, gaur egun, aske gaude» gaineratu zuen Gure Ukraina oposizioko indarren batasuneko hautagaiak. «Izan ere jarraitu zuen gure herriak aurre egin dio Ekialde Europako erregimen zinikoenetatik bati». Hitz hauekin, Justxenkok berretsi zituen bere kanpainako ardatz nagusia izandako egitasmoak hauek direla: Ukrainako aginte guneetan nagusitutako ustelkeriarekin amaitzea eta ekonomia alorrean erreforma sakonak bultzatzea. Justxenkok, esaterako, Europako Batasunean sartzeko bidean ezarri nahi du Ukraina eta, hortaz,Errusiaren eragin esparrutik aldendu egin nahi du.

ESKEren balorazio kritikoa

Moskurekiko lotura estuak mantentzeko lehendakarigaia zen Viktor Janukovitxek eta haren sustatzaileek, baina, gaizki hartu zutenJustxenkoren garaipena eta, boto egunean, Justxenkok gailendu zuen eskualdeetan «irregulartasun sistematikoak» izan zirela salatu dute.

Irregulartasun hauek gertatzea aitzakiatzat harturik,berregindako bigarren txandaren emaitzak Auzitegi Gorenean salatzeko asmoa azaldu zuen atzo Janukovitxen kanpainako arduradun Taras Txornovilek. Honek ziurtatu zuen, esaterako, Ukraina mendebaldeko eta erdialdeko eskualdeetan Justxenkoren alde emandakoak bezala zenbatutako 1,5 milioi hautesleren boto paperak jarri zirela hautestontzietan eta, aitzitik, Janukovitxen alde boza emateko beste 1,5 milioi hauteslek ez zutela boto egiteko aukerarik izan.Ukrainako 225 hautes-barrutietan banatu ziren 12.000 nazioarte behatzaileek, haatik, arauhauste gehiegirik ez dutela antzeman zehaztu zuen atzo Europan Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundearen behaketa misioko arduradun Brice Georgek. «Hauteskunde hauek Europan egon ohi diren arauetatik nabarmen hurbildu dira eta Ukrainako herriak urrats oso handia egin du, epe laburrez, bozketazintzo eta askeak antolatzeko», adierazi zuen. Georgek, gaineratu zuenez, horrek ez du esan nahi, hargatik, bozak «erabat akatsik gabekoak» izan direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.