Albistea entzun

Literatura. Pasarte hautatua. Jorge Amado

'Jubiabá'

Jorge Amado brasildar idazlea, <em>Jubiabá</em> eleberriaren egilea (Itabuna, Bahia, 1912-Salvador de Bahia, 2001).
Jorge Amado brasildar idazlea, Jubiabá eleberriaren egilea (Itabuna, Bahia, 1912-Salvador de Bahia, 2001). BERRIA / BERRIA

Berria -

2012ko uztailak 29

Antonio Balduínok entzun eta ikasi egiten zuen. Huraxe zen bere ikasbide probetxuzkoa. Berak eta morroko gainerako umeek zuten eskola bakarra. Hartan hezi eta hartan aukeratzen zituzten beren karrerak. Karrera bitxiak, morroko semeek zituzten haiek. Eskola askorik behar ez zuten karrerak: pikaro, bazter-nahasle, lapur. Bazen beste karrera bat ere: fabriketako, landetako, ogibide proletarioetako esklabutza. Antonio Balduínok entzun eta ikasi egiten zuen.

NOBELA (ZATIA)

Itzulpena: Valentin Olaetxea.

Jatorrizko hizkuntza: portugesa.

Itzulpenaren argitalpena: Ibaizabal (Literatura Unibertsala bilduman), 1997.

Azalpena: Abuztuaren 10ean ehun urte izango dira Jorge Amado brasildar idazlea jaio zela. Bahia eskualdeko kakao etxalde batean jaio zen, eta errotik ezagutu zuen Brasilgo herri kultura. Jubiabá nobela da hark idatzitako lanen artean euskaratuta dagoen bakarra. Salvador de Bahiako gizon beltz txiro batek —Antonio Balduinok— txaman batekin dituen harremanak ditu kontagai nagusi. Nelson Pereira dos Santos zinemagileak nobela horrean oinarritutako filma estreinatu zuen 1986an, aktore nagusi Betty Faria, Charles Balano, Françoise Goussard, Grande Otelo, Raymond Pellegrin eta Zaza Motta zirela. Romances de bahia sailaren barruan argitaratu zuen Jubiabá Amadok, 1935ean; sail horretakoak dira, baita ere, O pais do carnaval (1931), Cacau (1933) eta Capitães da areia (1937). Egilearen beste obra ezagun batzuk Terras do sem fim, Gabriela, cravo e canela, Dona Flor e seus dois maridos eta Tenda dos milagres dira. 2001eko abuztuaren 6an hil zen, 89 urte betetzeko lau egun falta zitzaizkionean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...