Albistea entzun

KRITIKA. Dantza

Emozioen mundu hauskorrean

Agus Perez -

2015eko urriak 27

'Tormenta'

Konpainia: Cielo Raso. Zuzendaria: Igor Calonge. Lekua: Bilboko La Mercedeko aretoa. Data: Urriak 25.

BAD jaialdia ekoizle kidea dela aurkeztu du Igor Calongek bere azken sorkuntza, Tormenta izenekoa. Nik ez dakit bera ere konturatu ote den —baiezkoan nago—, baina latinez pentsatuz gero tormentuak da izenburuaren euskarazko ordaina, eta argi dago emozioen ekaitzek tormentu ugari ekartzen dizkigutela, pieza eredugarri honetan irudikatu den bezala.

Aspaldian hartutako bideari espero zen jarraipena emanez, maila goreneko pieza bat eskaini digu Calongek eta, berrikuntza moduan, ez da bera egon taula gainean, onestasun osoz onartuta ahalegin itzela eskatzen duela joko gogor honetako alde bietan egoteak, bere prestakuntza fisikoak horretarako eta askoz gehiagorako eman arren.

Donostiar koreografoaren unibertsoan beti elkartzen dira era aberasgarrian elementu eszenikoen erabilera, soinu-banda, mugimenduaren diseinua eta sakoneko planteamendua, eta kasu honetan ere ildo horretatik ibili da proposamena. Ikusleak aretora sartu direnean bi dantzari ikusi dute argi-ilunean eta jarrera estatikoan. Ezinbestean, behegainetik barreiatuta zortziehun inguru edalontzi zeudelako. Hasierako atalean edalontzien artean ibili da neska dantzaria, oinetan baso bana zeramala takoi zapatak balira bezala. Noraezeko ibilera horretan edalontzi bat irabazi du urrats bakoitzean, eta goraka joan da eszenak sortutako tentsioa, dantzari ibiltariak pauso bakoitzean altuera hartu, baso batzuetako urak zipriztin ikusgarriak sortu eta oreka zailtzen zen bitartean.

Hortik aurrera, emozioen mundu hauskorra irudikatu dute hiru dantzariek Johan Paul von Westhoffen musika zati ederrek lagunduta, eta balizko narratibotasun antzua gero eta urrunago geratu da, dantzaren purutasunaren izenean eta ikusleek proposamenaren hari eroalea galtzeko arriskua gorabehera.

Baina halako batean bat egin dute ordura arte sakabanatuta zeuden pieza guztiek, eta emozioen gorakada geldiezina izan da. Calongeren aurreko lanetatik ezagutzen genuen Beñat Urretabizkaiaren gaitasun fisiko itzela, oraingo honetan Gorka Gurrutxagarekin konpartitu duena. Batak zein besteak eratu dute Nekane Mendizabalen kontrapuntua, eta dantzaren diseinua ez da inoiz sartu bikote edo hirukoteen kontu merkeetan, une oro geratu baita dantzaren arteari dagokion iradokitze eremuan.

Nekanek, aldiz, kemen eta gihar-tonu sinesgaitza erakutsi du, eta edertasun goreneko eszena batzuen protagonista izan da, gizon baten besoetatik bestearen besoetara airetik igaro denean, duo pasionatu estrainioak batekin zein bestearekin dantzatu dituenean, gizon bakoitzaren pisuari bere gorpuzkera txikiarekin eutsi dionean eta, piezako punturik gorenean, Beñaten gorputz estatikoa hirutan eskalatu duenean, haren besoetan abiadura geldoan jausteko eta berarekin amodiozko duo ezin ederrago batean amaitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.
Mona Hatoum artistaren <em>Still Life</em> instalazioa, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU
Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.