Herrialde liluragarriaren

Myanmarrek duela 60 urte lortu zuen independentzia; 1962. urtetik, baina, junta militar baten diktadurapean bizi da Herri Liluragarria izena duen herrialdea.

2008ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Miyanmar herrialde liluragarria esanahi du birmanieraz. Birmania izena zuen herrialdeak 1988. urtean izena aldatu zuten arte -Kolonialismoak ezarritako izena zen Birmania-. Herrialde liluragarri hau, baina, militarren eskuetan dago 1962. urtetik eta hauen agintea ikaratzeko modukoa da. Orotara 50,7 milioi bizilagun dituen herrialde honetako biztanle asko eta asko herrialde liluragarrian baino, herrialde ikaragarri batean bizi direla pentsatuko dute; izan ere, junta militarraren politika beldurgarria da.

Erresuma Batuko potentzia kolonialetik askatzea lortueta independentziaren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egin zituzten atzo Myanmarren. Than Shwe jeneralak eta junta militarreko buruzagi gorenak bost mila militar eta kargudun zibilen aurrean irakurrarazi zuen independentziaren urteurrena ospatzeko mezua. Myanmar «demokrazia diziplinatu bat» bilakatzeko ahaleginetan jarraituko duela eman zuen aditzera. Kasu hoberenean, militarren zaintzapean autokrazia zibil batean bilakatuko litzatekeen aginte honen oinarri eta berme bakarra prestatzen ari da junta militarra; «Konstituzio egonkor bat».

Myanmarrek 1948. urteko urtarrilaren 4ean bere independentzia aldarrikatu zuenetik bi konstituzio izan ditu: 1948koa eta 1974koa. Hauek nolabait ahalbideratu nahi zuten kolonialistek indarrez finkatutako mugetan herrialde berri baten ibilera. Muga hauen barnean ehun bat etnia ezberdinen arteko bizikidetza bermatzearren, herrialdea batasun federal bat bezala eratu zen. Gehiengo handian dauden birmaniar etniakoak (biztanleriaren %68) zazpi barrutitan banatu ziren eta beste giza taldekoak zazpi estatutan, hauetatik bakoitzari herrialdeko etnia kopurutsuenen izenak eman zizkiotelarik: Myanmarren Arakan, Chin, Kachin, Karen, Kayah, Shan eta Mon estatuak daude.



KAREN ETNIAREN MATXINADA. Myanmar independentziara eraman zuten borrokalari taldeak izen berezia hartu zuen: «Hogeita hamarren lagunak».U Nu horien artean zegoen eta bera bihurtu zen estatu berriko lehen ministro. Aung San, berriz, talde horretako kide eta armada nazionalistako buruzagia zen. Myanmarko aginte militarraren gaur egungo aurkari nagusieta 1991. urteko Bakearen Nobelsaridun Aung San Suu Kyiren aita. zen. 1947ko uztailean hil zuten.

Esan ohi da 1948a eta 1962a bitartean U Nu boterean zelarik, Myanmarrek oparoaldibat bizi izan zuela. Asia hego-ekialdeko arroz esportatzaile nagusia zen eta bertakohezkuntza sistemak ospe handia zuen. Birmaniar etniako herritarren nagusitasuna, dena den, nabaria izan zen hasieratik eta karen herriaren matxinada independentzia aldarrikatua izan zen eguna eta biharamunean bertan hasi zen. Kachin, Shan eta Was etniakoak ere, karenak baino indar gutxiagorekin baina, agintearen aurka jazarri ziren.

U Nu lehen ministroak, gatazka armatu honi aurre egiteko xedean, Ne Win jeneralaren esku ezarri zuen boterea. U Nu 1960. urtean egin ziren hauteskundeetan irabazle irten zen, baina 1962ko martxoaren 2an, estatu kolpea eman zuen Ne Winek. Orduz geroztik boterean ideologia ezberdinetako aginteak tartekatu badira ere, militarren esku egon da agintea.



HAINBAT ERATAKO AGINTE MILITARRAK. Ne Winek boterea indarrez hartu eta aurreko konstituzioa indargabetu zuen. Herritarren protestak indarkeriaz isildu zituen. Aginte militar honek sozialismoaren itxura hartu zuen eta ekonomiaren arlo nagusiak estatuaren jabetzapean jarri zituen. BSPP Birmaniako Bide Sozialistaren Alderdia herrialdean baimendutako indar politiko bakarra bilakatu zen. Birmaniako Batasunaren Errepublika Sozialista aldarrikatu zen 1974. urtean eta honek konstituzio berri bat indarrean jarri zuen.

Aginte honek erabateko porrotera eraman zuen herrialdearen ekonomia. Ne Win boterea uztea behartua izan zen 1988ko uztailan. Junta militarra, baina, boterean jarraitu zuen Legea eta Ordena Berrezartzeko Estatu Kontseilua izeneko egitura eratuz. Oposizioaren indarra, dena den, gero eta handiagoa zen. Aung San Suu Kyren NLD Demokraziarentzako Liga Nazionalak Legebiltzarrerako 1990. urteko maiatzaren 27an egindako hauteskundeetan botoen %82 bereganatu zituen. Alabaina, militarrek ez zuten garaipen hau aintzat hartu.

1997ko azaroan SPDC Bakea eta Garapenarentzako Estatu Kontseilua izena hartuzuen agintemilitarrak. Drogaren hazkundearen kontra borrokatzen diren nazioarteko egiturek argi dute narkodiktadura bat dela junta militarra -herrialdean ekoizten den opioaren gaineko kontrola osoa du-. Mynmarren landatutako opioak munduko heroina ekoizpenaren erdia suposatzen du.

Narkotrafikoari esker lortutako dirutza armadaren mesederako da. Aurrekontuen %45a armadara bideratzen da eta %1a besterik ez da zuzentzen hezkuntzara. Mundu osoan zenbatzen diren 300.000 haur soldaduetatik, 70.000 herrialde liluragarrian bizi dira.



Herrialdearen izena eta hiriburuaren kokapena aldatu egin ditu juntak

Myanmar izena ez da militarrek asmatutakoa. Herrialde liluragarria esan nahi duen hitz hori Genoako Marko Polo esploratzaileak erabili zuen lehendabizi XIII. mendean, bere bidaia oharretan. Aginte militarrak izen eder hori berreskuratu zuen. Kolonialismoak diseinatutako herrialde honen errealitate soziologiko eta soziolinguistikoak aintzat hartzeko behintzat balio du izena. Hau ez da, haatik, militarrenasmoa; izan ere, sekula baino gehiago zapaltzen ari da junta militarra gutxiengo etnikoak.

Herrialdearen izena ez ezik, hiriburua ere aldatu egin du junta militarrak. Kolonialismoaren garaian Pynmana hiria zen hiriburua, eta hantxe jarri dituzte egitura nagusiak, eta iazko martxoaren 27an Naypyidaw izena eman zioten hiriburu berriari. Adituek diotenez, militarrak mesfidati ziren Rangunen kontura, oposizioak eragin handiagoa duelako han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.