Zinema

Zinema alemaniarra, Brasildik iritsita ere

Karim Ainouzek, Feo Aladagek eta Yannis Economidesen filmek harrera hotza izan dute Berlinalen

Agentziak
Berlin
2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Fortalezatik (Brasil) Berlinera. Bide hori egiten du Praia do Futuro Karim Ainouzek Berlinaleko Sail Ofizialean aurkeztutako filmak. Brasilgo hondartzetatik Wim Wendersek Alemaniako hiriburuan irudikatutako zerura. Sorosle bati motozale alemaniar bat hilko zaio itsasoan, eta, horren ondoren, sorosle horrek berak Alemaniara joko du motozalearen lagunarekin. «Maitasun istorio bat da, baina zurea ez den ingurune batean bizitzera arriskatzen den pertsona baten beldurrak ere planteatzen ditu», azaldu zuen zuzendariak.Ainouz brasildarra da baina Berlinen bizi za. «Eta filma ere Berlingoa eta Fortalezakoa da, gehien maite ditudan bi hiriak».

Feo Adalag alemaniarraren Zwischen Welten (Inbetween Worlds), Afganistango gerra du kokalekua. Nazioarteko indarretan ari den soldadu alemaniar baten kezka moralak erakusten ditu filmak, gerraren bidegabekeria azaldu nahian.

Lehenengo bi filmek ez zuten txalo handirik eragin, eta Yannis Economides greziarraren Stratos luzearekin, publikoak ez zuen harrera hobea izan. Okindegi batean lan egin arren, soldatapeko hiltzailea ere bada Stratos, eta haren nahiz prostituta baten inguruan eraiki du zuzendariak istorio gordin eta ilun bat. Itxaropenik ematen ez duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.