Albistea entzun

BURTSA

Aramaioko txahala

J -

2005eko ekainak 3 - B. ANDUEZA

Aramaion txahal hermafrodita jaio berri da: sexu arra eta emea ditu. Geure indizeak ere, igoera eta jaitsierak, biak izan zituen atzo. Lehen orduetan gorantz ekin zion arren, ondoren kontuak hoztu eta galerak iritsi ziren; txikiak, hori bai. Herbehereetako ezetzak euroari egin beharreko kaltea eginda, pixka bat indartu zen eurogunearen txanpona eta errenta finkora jo zuen diruak. Errenta aldakorrean joera ezberdinak izan ziren, petrolio garestiak euro ahulagoarekin eragin ditzakeen kalteen jakitun. %2 pasa galdu zuen Iberia hegaldi konpainiak. Baina indizea hermafrodita izan ohi da gehienetan, eta Altadisek irabazi zuen %2 pasa, Ibex-35 indizeari bost puntu pasa gehituz. Blue chip-ak ere ez ar ez eme gelditu ziren, aldaketa oso apalekin. 1.697 milioiren akzioak salerosi ziren eta EBZk aho batez onartu zuen interes tasak bere hartan mantentzea.

-Azkoyen +%2,04) Nafarroako banaketa makina egileak 25 akzioko berri bana emango die bere akziodunei. Aurtengo lehen hiruhilekoan, iazkoan baino %7 gutxiago saldu arren, orduko galerak irabazi bihurtzea lortu du enpresak. Iaz 2,3 milioi galdu eta aurten milio bat irabazi du. Hurrengo akziodunen batzarrean doako kapital hedatzea egiteko asmoa agertu ondoren, 7 euroen mugara hurbildu da berriz ere akzioaren kotizazioa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Irisarrin, kanpoko hazkuntzan, ahateak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Hegazti gripearen mamua itzuli da

Garazi Aduriz Zuñeda

Maiatzean berriz ere gogor jo du hegazti gripeak Aturri ibarrean. Frantziak neurriak jarri ditu, ekoizpen modu industriala ezinbestean atxikitzeko. Alta, ELBren arabera, ekoizpen moduak berak areagotzen du gaitza.

Hegazti gripearen aurkako txertoak prest egon behar luke udazkenerako

G. Aduriz Zuñeda

Europako Batasunak txertoa baimendu izanak ireki dio Frantziari txertaketa eratzeko atea
Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat

Aitor Biain

Aurreikuspenak ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea sektoreko enpresa batzuen errentagarritasuna

Euroguneko ekonomia %0,1 apaldu da lehen hiruhilekoan

Berria

Azken bi hiruhilekoetan BPGaren hazkundea negatiboa izan denez, atzeraldi teknikoan dago eurogunea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.