Erantzukizun politikoak argitzeko eskaerak

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
ELAren arabera, fiskaltzaren txostenak Jon Darpon Osasun sailburuaren «kargugabetzea» ekarri behar du, hura delako «gertatutakoaren arduradun nagusia». Halaber, sindikatuak salatu du Osakidetzako oposizioetan gertatutakoa ez dela «fenomeno bakana», baizik eta sistema «ustel» baten «beste adibide bat». Darponen dimisioa galdegin du CCOOk ere. LABek eta ESK-k euren salaketari buruzko ikerketen emaitzak jakin arte itxarongo dute balorazioa egiteko.

Alderdi politikoen artean, berriz, PPk dio fiskaltzaren txostena «jauzi kualitatiboa» dela auziaren bilakaeran. «Delituez hitz egiten du, ez irregulartasun administrazio soilez». Eta «larritzat» jo du Darponen jarrera, ez duelako «egia» esan legebiltzarrean egin dituen agerraldietan. EH Bildurentzat, berriz, ezinbestekoa da «erantzukizun politikoak» argitzea eta lan eskaintza publikoen diseinua berrikustea. Gauza bera galdegin du Elkarrekin Podemosek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.