Irudia. Ziburu

Kaskarotenea ikastola berria, abian

2015eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Joan den urtean izandako gatazkaren ondotik, abian da Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola berria. Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko bertze ikastola eta eskoletako ikasleak asteartean hasi ziren arren, atzo arte ezin izan ziren eraikin berrira sartu Ziburuko ikastolakoak. Hain zuzen ere, eraikin berriko lanak bukatu gabe zituzten: asfaltoa botatzea eta inguruko hesia ezartzea zituzten eskas, bertzeak bertze. Iaz herriko etxeak Marinelako eskolatik kanporatu zuen ikastola, hamaika bide erabilita: epaitegira igorri zuen lehenik Seaska, eta ondotik, isunak, argia moztea eta antzeko neurriak hartu zituen haren aurka. Hori dela eta, lur pribatu bat erostea deliberatu zuen azkenean Seaskak, 300.000 euroren truke. Lur horren gainean eraiki dute ikastola berria, uda honetan. Aitzinekotik hurbil dago, Ziburuko erdigunean, eta 45 ikaslerentzako tokia dauka. Atzo hamabost ikaslek hasi zuten ikasturtea: joan den urtean baino hiru ikasle gehiago izanen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.