Albistea entzun

E28 koordinakundeak LGTBI kolektiboko andreen bazterketan ipini du arreta

Beste zapalkuntza sistemez ohartarazi du. Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak kolektiboaren eskubideen urraketak aztertuko dituzte
Bizkaiko E28 koordinakundekoen agerraldia, Bilbon.
Bizkaiko E28 koordinakundekoen agerraldia, Bilbon. JUNE PRIETO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko ekainak 28 - Bilbo

LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur. Elkarteek aldarrikapen ugari kaleratuko dituzte. Esate baterako, Bizkaiko E28 koordinakundeak «gizarte egitura zapaltzaile guztietan» ipini nahi izan du arreta; bereziki, kolektiboko emakumeen borroka babestu nahi izan du. Ohartarazi du lesbofobia, bifobia eta transmisoginia «indarkeria bortitzak» direla esparru guztietan: instituzionalean, familiartekoan eta pertsona artekoan. Baina baita feminismoaren eta LGTBI kolektiboaren barruan ere. «Gaur egun, patriarkatuak zapaldutako eta zisarauak eta heteroarauak zeharkatutako inor ez da indarkeriatik aparte bizi».

40 urte dira LGTBI kolektiboak Bilbon sexu askapenaren aldeko lehen manifestazioa egin zuenetik. Gogoratu dute orduan «epaile faxisten depurazioa» eskatzea izan zela kalera atera zituen helburua. Harrezkero, aldatuz joan dira aldarrikapenak, baita kolektiboak lortu nahi izan dituen helburuak ere. Bidea beti elkarrekin egin dela azpimarratu dute. «Zisheteropatriarkatuari aurre egiteko, batasuna behar dugu, baina ulertu behar dugu guztiok ez dugula era berean sufritzen. Beste zapalketa ardatz batzuek ere zeharkatzen gaituzte: arrazakeria, kapitalismoa eta kapazitismoa zapaltzen gaituzten edo boterea ematen diguten gizarte egiturak dira». Horregatik, gogoeta eskatu dute kolektibo barruan ere, azter dezan zer botere harreman dauden, eta nortzuk diren ikusgarri. «Andre lesbiana, bisexual eta transexualak ikusezinak dira».

Bi azterketa abendurako

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio aztertzeko nola dagoen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako LGTBI kolektiboa. Irailetik aurrera, sei hilabeteko epea izango du kolektiboko kideek dituzten eskubide urraketak identifikatzeko. Diagnostikotik abiatuta osatu beharko du Berdinduz zerbitzuaren plangintza berria.

Gipuzkoako Diputazioak ere gisa bereko ikerketa bat egingo du herrialdean, Gehitu elkarteak lagunduta. Datozen asteetan, kolektiboko kideek inkesta bati erantzun ahal izango diote Internetez. Era berean, kolektiboko elbarrien, etorkinen eta beste talde baztertu batzuen artean nabarmenak diren hogei lagun elkarrizketatuko dituzte, sakonago ezagutzeko. Urte bukaerarako eduki nahi dute prest.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Heriotzak lehengora itzuli dira Gipuzkoan ez beste tokietan

Heriotzak lehengora itzuli dira Gipuzkoan ez beste tokietan

Mikel P. Ansa

2020an heriotzak izugarri ugaritu ziren, eta 2021ean lehengora itzuli dira, iaz baino 2.700 jende gutxiago hilda. Gipuzkoan heriotzak ez dira hain nabarmen gutxitu, eta Iparraldean ugaritu egin dira. Grafiko interaktiboak, albistearen barruan.

«Euskararen inposizioaz hitz egitea gorroto diskurtso bat da»

«Euskararen inposizioaz hitz egitea gorroto diskurtso bat da»

Ion Orzaiz

Euskararen erabilera sustatzea, administrazioan profil linguistikoak ezartzea eta zarata mediatikoa apaltzea xedetzat jo du Ollo kontseilariak. Onartu du, hala ere, desadostasun nabarmenak daudela gobernu barruan
Erreskatatutako ontzia, Mediterraneo itsasoan. ©ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA

Zazpi migratzaile hil dira 'Aita Mari'-k parte hartu duen erreskate batean

Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi

280 migrante zihoazen itsasontzian, Mediterraneoa zeharkatzeko asmoz. Italiako Kostazainek eraman dituzte Lampedusako portura

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.