Irudia. Donostia

Hiriburuetako alkateak, Euskaraldian

J. C. RUIZ / FOKU.
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko alkateek atxikimendua agertu diote Euskaraldiari, eta nabarmendu dute hiriburuek «protagonista» izan behar dutela euskararen erabilera sustatzeko bidean. Elkarrekin agertu ziren atzo Donostian Juan Mari Aburto, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Joseba Asiron, eta hiriburuen garrantziaz aritu ziren: «Hirigune nagusi diren heinean, gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko. Helburu horretan, oso lagungarria izango da Euskaraldia». Atzoko ekitaldian, lau alkateekin batera izan ziren Eusko Jaurlaritzako eta Euskaltzaleen Topaguneko arduradunak. Euskal Herri osoko 350 udalerrik bat egin dute Euskaraldiarekin. Udazkenean izango da herritarrek izena emateko txanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.