Etxabide ahizpek eskuratu dute CAF-Elhuyar saria

'Irtenbide zirkularra' lanarekin lortu dute artikulu orokorren mailako saria. Ekaia aldizkariak jaso du merezimenduarena, bere ibilbidearengatik

Zientzia arloko lanak saritu dituzte CAF-Elhuyar sarietan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jon Ander De la Hoz.
2018ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun

Iraia eta Alaitz Etxabide ahizpek eskuratu dute aurtengo CAF-Elhuyar saria, dibulgazioko artikulu orokorren kategorian. Atzo jakinarazi zituzten sarituen izenak, Donostiako Tabakaleran; Irtenbide zirkularra artikuluarengatik eman die saria epaimahaiak. Zientzia eta teknologia gaien euskarazko gizarteratzea aitortu eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Merezimendu Saria, berriz, EHUko Ekaia zientzia aldizkariari eman diote, dibulgazio zientifikoan eta euskararen normalizazioan egindako lanarengatik. Halaber, Iñaki Odriozolak jaso du Neiker sari berezia, Euskal mendiak herbiboroek zizelkatuak lanarengatik. Lehen aldiz eman dute sari hau; lehen sektoreari buruzko lanei dagokio.

CAF-Elhuyarren kazetaritza saria Josu Lopez-Gazpio kimikariak jaso du. Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea artikuluarengatik saritu dute. Bestalde, Miguel Kerejetak jaso du egilearen doktore tesian oinarritutako saria, Zulo beltzen sinfonia artikuluarengatik. Azkenik, Zientzia Gizartean sorkuntza beka Ander Gortazarrek eta Jacek Markusiewiczek jaso dute, Bastartak proiektua gauzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.