Albistea entzun

BURTSA

Petrolioaren konklabea

Tamaina handiagoan ikusi

J -

2005eko apirilak 7 - B. ANDUEZA

Aita santua aukeratzekoa baino sarriago gertatzen da LPEEren konklabea. Baina burtsari begira zeresan handia du azken honek. AEBetan gasolina erreserbak behera egin arren, petrolio gordina eta zenbait eratorrik gora egin dute. Petrolioaren prezioak behera egin du, indizeei hauspoa lasaituz eta igoerak ahalbidetuz. Wall Streetenak eman zien gureei azken bultzada eta 9.400 punturen bila dabil Ibex-35, aita santu bat bailitzan. Telecincok (-%1,85) azken egunotako kurrinken ordaina jaso bazuen ere, bi banku handienek eta Iberdrolak %1na pasa irabazi zuten. Iberiak (+%1,58) erregai merkeagoa eskertuko du, eta Arcelor (-%0,35) eta Sogecable (-%0,52) izan ziren bidea gorritik egin zuten Ibex-35eko beste akzio bakarrak. Interes tasen egonkortasunak zenbat eta gehiago iraun, enpresen mozkinek eskertu egingo dute. Momentuan, igoeren beldur pixka bat baino ez dago.

-Zeltia (+%0,74) bioteknologia enpresak hainbat sendagairen garapenaz berri onak eman ditu azkenaldian. Baina atzo, iaz egindako kontabilitate akats baten berria plazaratu zuen, bere emaitza 672 mila eurotan txartzen duena. Mailegu fiskal batekin izan zuen zerikusia akatsak. Enron, Adecco eta enparauen itzala luzea den arren, printzipioz ez dirudi minbizi horrek Zeltia joko duenik. %3ko partaidetza du Gipuzkoa Donostia Kutxak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Irisarrin, kanpoko hazkuntzan, ahateak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Gripearen mamua itzuli da

Garazi Aduriz Zuñeda

Maiatzean berriz ere gogor jo du hegazti gripeak Aturri ibarrean. Frantziak neurriak jarri ditu, ekoizpen modu industriala ezinbestean atxikitzeko. Alta, ELBren arabera, ekoizpen moduak berak areagotzen du gaitza.

Hegazti gripearen aurkako txertoak prest egon behar luke udazkenerako

G. Aduriz Zuñeda

Europako Batasunak txertoa baimendu izanak ireki dio Frantziari txertaketa eratzeko atea
Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat

Aitor Biain

Aurreikuspenak ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea sektoreko enpresa batzuen errentagarritasuna

Euroguneko ekonomia %0,1 apaldu da lehen hiruhilekoan

Berria

Azken bi hiruhilekoetan BPGaren hazkundea negatiboa izan denez, atzeraldi teknikoan dago eurogunea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.