Irudia. Itsasu

Ipar Euskal Herrian, 59 herri prest

NORA ARBELBIDE LETE.
2018ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaraldirako izen emateak ostegunean hasiko dira ofizialki, eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoatik 59 herritan motibaturik daudela adierazteko aurkezpena egin zuten atzo Itsasun (Lapurdi). Hau da, Ipar Euskal Herriko herrien herenak baino gehiago dira prest. Sektore, adin eta eremu guztietako belarriprest eta ahobiziak bertaratu ziren, arlo guztietan euskara erabiltzeko premia azpimarratuz. Bakoitzak bere desafioak finkatuak ditu azaroaren 23an hasiko den Euskaraldirako. Willis Drummondeko Felix Buff bateria jolea, adibidez, belarriprest izanen da, ingurukoak ez lerratzeko erdarara: «Euskaraz mintzatzeko plazera utzi nahi diet».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.