Noiz sortua: 2018-09-25 00:30:00

ANALISIA

Noiz arte?

Ekhi Erremundegi Beloki -

2018ko irailak 25

Leherketa sortu zen euskalgintzan 2014an, Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara herriko hizkuntza ofizial izendatu zuenean ezkertiar eta abertzaleak boterera iritsi berritan. Pirinio Atlantikoetako prefetak erabakiari helegitea ezarri zion; elkarretaratze zenbait antolatu ziren herriko etxeari babesa agertzeko, baina Paueko administrazio auzitegiak bertan behera utzi zuen deliberoa. Eredu zen Uztaritze, eta esperantza iturri zen Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen jarduna; 2014an izan zen.

Lau urte geroago, polemika sortu da Uztaritzen, jarrera desleiala leporatuta Uztaritze Bai taldeak If Matxikote zerrendatik kanporatu duenean. Matxikote hizkuntza politikarako kontseilari ordezkaria izan zen, 2017 hasieran ardura uztea erabaki zuen arte. Hauteskundeak aitzin taldean onartu zuten programa aplikatzeko zailtasunak aipatu ditu, besteak beste, azken egunetan egin dituen adierazpenetan.

Bruno Karrere auzapezak, berriz, lau urteetan egindako politika defendatu du: poliki eta pixkanaka joatea, iritzi publikoa ez hertsatzea, adostasunak lortuz aitzinatzea... Baina aitortu du azken lau urteetan ez dela lortu Uztaritzen euskarak eta frantsesak estatus bera izatea, eta ez dela aski neurri hartu horretara iristeko.

Funtsean, Uztaritzeko aferak agerian utzi ditu Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean euskararen garapenari begira eztabaidan diren bi bideak. Bata, Matxikotek defendatua: euskara ofizial izendatzea posible ez bada ere, urrats handiak eta nabarmenak egitea ofizialtasun egoera horretara ahalik eta gehien hurbiltzeko, euskaldunen egunerokoan eragin eta egoera zinez aldatzeko. Bigarrena, Karrereren ahoan entzundakoa: inor gaitzitu gabe, inor baztertu gabe, ustez legeak ematen dituen traba guziak onartuz aritzea, nahiz eta asumitu euskararen egoera ez dela berehalakoan aldatuko.

Konplexuz betea dago mugimendu abertzalea; kolonizatuaren konplexua aipa lezakete batzuek. Batzuek euskararen aldeko urratsak egitea nahi dute euskara aitzinatzen ikusi nahi ez dutenak trabatu gabe.

Tuterako herriko kontseiluan euskara hutsean hitza hartzeko hautua egin duen hautetsi bati babesa erakutsiko ez balitzaio, zer erreakzio izanen luke mugimendu abertzaleak? Zer erranen luke euskalgintzak? Uztaritzeko kasuan, kazetariek galdetu arte, isilik egon dira; eta batzuk, daude.

Ausardia behar du euskarak, neurri zorrotzak; haustura nabarmena. Euskaraldia eta Korrika izanen diren urtean; haizea aldekoa da. Euskalgintzaren, alderdi politikoen eta instituzioen arteko akordio estrategiko bat beharrezkoa da, orain arte egin dena baloratzeko baina etorkizunari begirako jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat adosteko. Legerik ezean, borondate politikoa behar da horretarako. Ikusteko dago Ipar Euskal Herrian ba ote dagoen...

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Baionako ostatuetako terrazak, artxiboko argazki batean. ©/ ISABELLE MIQUELESTORENA

Ipar Euskal Herrian bigarren fasean sartu dira

Berria

Besteak beste, ostatuak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte; baita kiroldegiak, jostalekuak, parkeak eta antzerki gelak ere.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna