Goikoetxea salatuko du gaur Kontuz-ek Auzitegi Gorenean

Kontuz-en kontzentrazioa, atzo. I. URIZ / A. PRESS.
2014ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia kontseilariaren aurkako salaketa jarriko du Kontuz elkarteak, gaur, Espainiako Auzitegi Gorenean. Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak adierazitakoaren harira, hainbat delitu egin dituela uste dute: besteak beste, influentzia trafikoa, prebarikazioa, dokumentuen zaintzarako fideltasunik eza, eta debekatutako negoziaketak. Auzia «sakon» ikertu behar direla deritzo Kontuz-ek, Nafarroako Ogasunaren sinesgarritasuna urratzen duelako. Gogora ekarri du tartean direla botere faktikoak ere: Volkswagen, Opus Deiren unibertsitatea eta Nafarroako Kutxa. Zantzu berririk egonez gero, ez du baztertzen Yolanda Barcinaren aurkako jotzea ere, Nievesek salatutako auzi batzuetan izan duen paperagatik. Azkenik, Nievesen ausardia txalotu, eta herritarren mobilizazioaren garrantzia nabarmendu zuen. Hain zuzen, protestek ez zuten etenik izan atzo Iruñean. Arratsaldean, Nafarroako parlamentuaren aurrean elkartu ziren herritarrak, eta 250 lagun izan ziren iluntzean UPNren egoitza aurrean, Ustelak kanpora, hauteskundeak orain lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.