Euskararen sustapena ez da alderdien eskari nagusietan

2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Zerrenden mezuak eta komunikazio tresnak aztertzen baldin badira, begi bistakoa da euskarari garrantzi gutxi ematen diotela. EH Bai, Angelu Zain eta EAJren zerrendek dute euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen argiki; Europe Ecologie-Berdeak Ā«aniztasun linguistikoaren aldeĀ» dira, eta euskararen sustapena dakarren politika planteatzearen alde ere bai. Haatik, Fronte Nazionalak, Forces 64k, UMPk, Alderdi Sozialistak, Ezkerreko Fronteak eta NPAk beren lehentasunetan ez dute kokatzen euskara. Guztira, hemezortzi hautagairekin hitz egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskarari eman beharreko estatusaz, hezkuntzaz eta administrazioan ukan behar lukeen tokiaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.