Abaraskaren bidez irudikatu dute BERRIA Komunitatea

2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Denona den proiektu hau denon artean egitea da helburua», adierazi du BERRIA Taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek. Eta proiektua sostengatuko duen komunitate hori irudikatzeko, erleen abaraska baliatu dute. Erleen elkarlana adierazten du abaraskak. BERRIA Komunitateak, berriz, kazeta diruz laguntzen eta irakurtzen dutenen arteko lankidetza. Sarean lan egiten dute biek, eta, abaraskaren antzera, komunitate hori ahalik eta zabalena izatea da egunkariaren xedea. Komunitate horretako kideei «ziztada» ekonomikoa eskatu die Larrartek, euskarazko komunikazio taldearen abaraska bideragarria izan dadin eta iraupena bermatua izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.