Bortz lagun hil dira Marokon manifestazio batean

2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Marokoko protestak anitz indartu dira azken egunetan, bereziki herenegun deitutako Duintasunaren Egunaren harira. Gertakaririk larriena Al Hoceima hirian izan da, herrialdearen iparraldean. Barne ministro Taib Txerkauik atzo jakinarazitakoaren arabera, igande arratsean manifestariek banku baten bulegoei su eman zieten, eta barrenean zeuden bortz lagun hil ziren. Eskualde berean atzo ere egun istilutsua izan zuten. Imzuren herrian aldaketa politikoak eskatzeko manifestazio bat antolatu zuten. Beni Buaiatx herriko bizilagunak Imzurengo manifestaziora zihoazenean hasi ziren istiluak, Polizia bidera atera baitzitzaien. Poliziaren hiru auto erre zituzten manifestariek. Rabaten ere Polizia Facebookbidez deitutako manifestazio baten aurka oldartu zen, eta zauritu bat ospitalera eraman zuten. Marokoko errege Mohamed VI.ak, berriz, «egiturazko aldaketekin konprometituta» dagoela adierazi du. Marokoko Gizarte eta Ekonomia Kontseiluko kideen izendapen ekitaldian egin ditu adierazpen horiek. Kontseilu horren sorrera «dinamika erreformistaren» adibidetzat paratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.