Erregimena ez duela aldatuko dio Yemengo presidenteak
Aurki hilabete beteko da Yemenen Ali Abdala Sale presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik. Hala ere, Salek ez du boterea uzteko inolako asmorik. «Egipton eta Tunisian bezala erregimena aldatu nahi izatea onartezina da», adierazi zuen atzo manifestarien inguruan. Sale 1978tik dago boterean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu