Auzapezei homofobiaren aurka engaiatzea eskatu zaie

2013ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutun bat bidaliko die Aukeratzeko Eskubidearen Aldeko Kolektiboak Ipar Euskal Herriko auzapezei, homofobiaren aurka engaiatzea galdatuz. Gay eta lesbianei begira diren diskriminazioen eta erasoen aurkako mezua dakarten afixak emanez zein homofobiaren aurkako mozio bat bozkatuz, molde ezberdinez mezua zabaltzea eskatzen die kolektiboak. Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari antolatu ekintzetan parte hartzea ere galdetu die. Hain zuzen, gay eta lesbianentzako ezkontza eta adopzio eskubidea dakarren legea bozkatua izan arren, benetako berdintasuna lortzeko bidean, urrats anitz gelditzen dira egiteko, kolektiboaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.