«Autokritika» egiteko eskatu dio Egibarrek Sorturi

2013ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
«Autokritika» egiteko eskatu dio Sorturi Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak, eta azaltzeko zergatik egiten duen «orain» bide politiko eta demokratikoen alde, eta ez duen zehazten zergatik hautsi duen aurreko estrategia «politiko-militarrarekin». Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak, berriz, espero du Sorturen sorrera ez izatea «soilik» legez kanporatzeei aurre egiteko estrategia bat. Hori uste du, hain zuzen ere, PPko bozeramaile Arantza Quirogak. Hark adierazi du Sorturena «iragana estaltzeko taktika bat» baino ez dela. Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidearentzat, berriz, «agerikoa» da alderdi berriaren eta ETAren artean dagoen lotura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.