Giza laguntza iritsi da Siriako Ghouta Ekialdea eskualdera

Irango presidenteak Frantziari esan dio gobernua babestea dela gerra konpontzeko «bide bakarra»

2018ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
DAMASKO. Giza laguntza zerama lehen bi konboiak atzo sartu ziren Siriako Ghouta Ekialdea eskualdera, NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Mendebaldeko estatuek Siriako Gobernua eta Errusia hainbat egunez estu hartu ondoren. Ali al-Zatari NBEko ordezkariaren arabera, armadak hainbat gai konfiskatu zizkion lehen konboiari, eta 70.000 zibilentzako kalkulatutako laguntza murriztu zuen, 27.500entzakoa utzi arte.

Ghouta Ekialdea Damasko hiriburuaren ondoan dago, eta muturreko talde islamista sunitek daukate menpean. Armadak setiatuta dauka, eta, uste denez, 400.000 zibil daude han. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo Vladimir Putin Errusiakoari eskatu zion Siriako Gobernua konbentzitu dezala su-etena «anbiguotasunik gabe» onartzeko. Teheranen, berriz, Hassan Rohani Irango presidenteak Jean Yves Le Drian Frantziako Atzerri ministroari esan zion Siriako Gobernua babestea dela gerra konpontzeko «bide bakarra».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.