Gorenak etzi erabakiko du Kataluniako bost auzipetuz

Autoa irmoa baldin bada, kargu publikoa etengo diete Rulli, Turulli, Romevari, Sanchezi eta Junquerasi

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak etzi erabakiko du Kataluniako bost auzipetuen helegiteez. Bistan parte hartuko dute prozesu subiranistaren harira auzipetutakoen abokatuek, fiskaltzak, VOX akusazio partikularrak eta Estatuaren abokatuak; auzipetuak ez dira bistan egongo. Joan den martxoaren 23an Pablo Llarena Goreneko magistratuak kaleratutako auzipetze autoen aurkako helegiteez eztabaidatuko dute. Auzipetze autoa irmoa baldin bada, kargu publikoa etengo diete Jordi Turull, Raul Romeva, Jordi Sanchez, Oriol Junqueras eta Josep Rull diputatuei.

Espainiako Prozedura Kriminalerako Legearen 384 bis artikulua aintzat hartuta, kargu publikoa eteten zaio pertsona bati baldin eta matxinada delituagatik auzipetzen eta kartzelatzen badute; Pablo Llarena epaileak matxinada egozten die bost auzipetu horiei, eta behin-behineko espetxealdian daude egun. Epaiketa udazkenean izango da. Ikusteko dago zer gertatzen den Carles Puigdemontekin eta Antoni Cominekin; parlamentariak dira.

Katalunian, berriz, parlamentuko mahaiak adostutakoa betez, Roger Torrent ganberako presidenteak salaketa bat aurkeztu zuen atzo Llarenaren eta Espainiako Goreneko helegite aretoko beste hiru epaileren aurka. Bestea beste, «prebarikazioa» egozten die, ganberaren lana oztopatzea, «legez kanpoko atxiloketak» egitea eta preso nahiz erbestean dauden diputatuen oinarrizko eskubideak urratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.