Peruko presidenteak dimisioa eman du

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LIMA. Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidenteak dimisioa eman zuen atzo, haren aurkako zentsura mozioaren bezperan. Herenegun, Herri Indarra alderdi fujimoristak bideo batzuk argitaratu zituen, eta horietan Kuczynskiren aldeko bi parlamentari ageri dira Herri Indarreko baten botoa erosi nahian, presidentea kargutik kentzearen aurka bozkatu dezan. Eskandaluak itota, amore ematea erabaki du Kuczynskik. Kongresuak onartu behar du presidentearen dimisio eskaria, eta, konstituzioaren arabera, lehen presidenteordeak ordezkatu beharko du, Martin Vizcarrak.

Kuczynski 2016ko uztailean izendatu zuten presidente. Iazko abenduan, onik atera zen kargugabetzeko saio batetik, Herri Indarraren sektore batek, Kenji Fujimorik zuzenduta, Kuczynski babestu zuelako alderdiaren irizpideen aurka, Alberto Fujimori presidente ohiari indultua ematearen truke —25 urteko kartzela zigorra zuen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.