Donostiako Jazzaldiak hamar kontzertu antolatuko ditu Garbera gunean

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Donostiako 58. Jazzaldiak gune berri bat izango du aurtengo aldian: Garbera merkataritza gunea. Uztailaren 21etik 25era, bi kontzertu izango dira han egunero. Eguerdian (12:30), Txikijazz programazioaren barruan, musikari eta artista hauek ariko dira: Iago Magoa 21ean, Les Cuisinieres 22an, Michele Hendricks & Ronald Baker Project 23an, Eri Yamamoto Trio 24an, eta Amaika Rude 25ean. Iluntzean, berriz, 20:00etan, musikari hauek izango dira: Sara Dowling 21ean, Ill Considered 22an, Jerry Bergonzi Quartet 23an, Blue Lab Beats 24an, eta Five Stars 25ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.