Indiako estatu indarrek ia 40 pertsona hil dituzte operazio batean, Manipurren
NEW DELHI. Etnien arteko borrokak gertatzen ari dira azken asteetan Manipur estatuan, eta Indiako estatu indarrek ia 40 pertsona hil zituzten herenegun egindako operazio batean, iturri ofizialek jakinarazi zutenez. Manipurko gobernadorearen arabera, armatuta zeuden «militanteen» eta estatu indarren arteko borrokak izan ziren hainbat tokitan, eta militanteei egotzi zien zibilei tiro egitea. Jakinarazi zuen gertatutakoaren harira atxiloketak egin dituztela. Manipurgo Auzitegi Nagusiaren apirilaren 20ko epai batek eragin ditu liskarrak: eskatu zuen meitei etnia kasten zerrendan sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu