Jordi Sanchezek Gorenean jarri du helegitea

2018ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Jordi Sanchez JxC Junts Per Catalunyako zerrendako bigarrenak jakinarazia zuen atzo Giza Eskubideen Europako Auzitegian jarriko zuela helegite bat, Kataluniako presidente kargua hartzeko inbestidura saiora joaten utz dizaioten, baina Espainiako Auzitegi Gorenean jarri zuen. Jordi Pina abokatuak esan zuen nahiago dutela Espainiako bide judiziala agortu nazioartera jo aurretik, nahiz eta horretarako betebeharrik ez izan, Vilaweb atariak argitaratu zuenez. Iazko urritik behin-behineko espetxealdian dute Sanchez.

Sergi Sabria ERCko bozeramaileak «arin» ibiltzeko eskatu zion JxCri inbestiduraren auzia konpontzeko, «oraingo izenarekin edo beste batekin bada ere». Carles Puigdemont JxCko zerrendaburuak biharko Bruselara deitu ditu haren diputatuak. Herenegun dozenaka mila lagunek gobernua osa dezatela eskatu zieten alderdi independentistei, ANCk Bartzelonan eginiko manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.