Seulentzat, Ipar Koreak ere nahi du desnuklearizazioa

2018ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
SEUL. Oraindik ez dago zehaztuta noiz eta non egingo duten bilera, baina Donald TrumpAEBetako presidentea eta Kim Jong-un Ipar Koreako liderra maiatzean edo ekainean biltzekoak dira. Trump hasi da, baina, balizko bilera berotzen. Atzo adierazi zuenez, ikusten badu bilerak ez duela «arrakastatsua» izateko trazarik, ez da joan ere egingo; eta joan baina enkontruak fruiturik ematen ez badu, alde egingo du. Ipar Korearen desnuklearizazioa nahi duteAEBek, eta Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak atzo nabarmendu zuen «erabateko desnuklearizazioa» nahi duela Ipar Koreak.

Gehitu zuen, bide batez, Jong-unek ez duela horretarako baldintza gisa jarriko Hego Korean dauden 28.500 soldadu estatubatuarrek penintsulatik alde egitea. Ipar Koreak ez du Moon Jae-ineko esandakoa baieztatu. Ipar Koreako eta Hego Koreako buruak datorren ostiralean dira biltzekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.